2012-03-23


DESNUDAME, DESDUDAME

(Anari)

Honako abesti hau, Anarik bakarlari gisa ateratako Anari diskan (Esan Ozenki, 1997)aurki dezakegu. Oiloipurdia jartzeraino barneratzen den kantu zirraragarri hau, Anariren ahots-isilune-arnasketa-garrasien sentiberatasunaren adibide garbia da, letra eta melodia eder honi bizia emanaz. 

la m  fa M  sol M  la m  fa M  mi m       (berriz)

        la m         fa M       sol M
Argia itzaltzian zenbait gauza ikusten den lez
      la m         fa M         mi m
isiltzean esan nahi ez dena azaltzen
         la m        fa M     sol M
ta maiz zure ahoak isiltzen ditun hitzak
        la m   fa M       mi m la m
zure begiek oihukatzen dituzte.
       la m     fa M sol M
Zure begien zulora abailtzen naiz
          la m fa M        mi m
haiziak jotako txori bat le(ge)z
           la m       fa M  sol M
ta esaten duzun hori dena baino geixo
       la m      fa M      mi m
zure atzian nor izkutatzen den
            la m   mi m
jakin nahi nuke
      la m
jakin nahi nuke.
do M                        la m/fa
Etorri ta kenduizkiazu harropak,
                mi m
kenduizkiazu dudak,
            la m
biluztu nazazu.
    do M                              la m/fa
Hitzegin dezagun ezin esan daitteken hortaz
                       mi m
begi biluzik, begiratu elkar
    la m
badakizu...
     do M                 la m/fa
ezjakina beti izango dala nagusi hori gabe
                mi m
ezingo ginateke bizi...
do M                   la m/fa
Etorri ta kenduizkiazu dudak
            la m
biluztu nazazu.

2012-03-20


AMSTERDAN

(Jacques Brel / Xabier Lete)


Hasteko, azkena eskuratu dudan diskako kantu bat. 
"Xabier Lete Zuzenean, Errenteria 1999.IX.25 Azken Kontzertua" (A&M Kultur Promotora) diskan agertzen da Jacques Brel-en Amsterdam abestiaren euskarazko bertsio bikaina. Azken kontzertua izanik ere,  Xabier Lete ikaragarri bat agertzen da diska honetan, abesti bakoitzaren aurkezpen eta guzti. Diska osoa eta bikaina alde guztietatik begiratuta.Aurreko disketan agertzen ez diren abesti "ezezagun" ugariz eta ezagunagoak diren beste batzuez osatua.  


     sol m               re m
Amsterdango portuan mariñelak kantuz
      mibM            reM7
penak oihukatuz karriketan zehar.
      sol m              re m
Amsterdango portuan mariñelak lotan
      mibM       reM7        sol m
trapu zaharren gisan kanal bazterretan.
    sibM               fa M
Amsterdamgo portuan mariñelak hiltzen
     Sol m              reM7
zerbeza eta amorruz beterik barrenak,
      mibM                 re m 
baina Amsterdamgo portuan mariñelak esna
    mibM   reM7    sol m
itsaso urrunen ameste beroan.

Amsterdamgo portuan mariñelen janaak
mantel zurietan errai ederrenak,
haginak xurgatuz, fortunak gastatuz
ilargira begira puruak erreaz.
Bakailao usainez bazter denak beteak
eskuekin irentsiz zati koipetsuak
jeikitzen dira farrez eta hitzen zarataz
bragetak hertsirik, guztiz mozkortuak.

Amsterdamgo portuan mariñelak dantzan
sabelak igurtziz puten sabeletan,
salto ta jiraka, gapoak boteaz,
akordeoi zaharren musika hautsian.
Lepoak okertuz algara eroan
soinua azkenik isiltzen den arte,
orduan zuurki, begirada fierraz,
birao eginaz zerura begira.

Amsterdango portuan mariñel hordiak
arnasgabe edaten zerbeza gorriak,
puten osasunez topadak eginik
Hamburgo, Amsterdam, portu guzietan.
Edaten dutelarik beren damen ondran
urretan ordainduz larrua jotzean,
gero mukiak kenduz izarrei begira
“ils pissent comme je pleure
Sur les femmes infideles”.

     sol m               re m
      mibM            reM7

Amsterdango portuan, Amsterdango portuan
Amsterdango portuan…
SARRERA GISA

Honako blog honetan zenbait euskal abesti ezagun eta ez hain ezagunen hitzak aurkituko ditugu,  kitarraren laguntzaz kantatuak izan daitezen akorde batzuekin hornituak.
Asmoa, kantu hauen inguruan kontutan aritzea besterik ez da, bakoitzak abestiari buruz izan dituen bizipen eta pentsakizunak agertzeko. Ezinbestekoa beraz, guztion elkarlana.