2012-04-02


SORTERRIKO KOBLAK

(Mikel Laboa)

Joseba Sarrionandiaren Kopla eder hauek Mikel Laboaren "6" izeneko diskan (Elkar 1985)jasoak izan ziren. Maitasun kanta ederra inondik inora, melodia diztiratsuaz jantzia,eta Laboaren ukitu pertsonal eta transferitu-ezinarekin.


re M
Oihaneko pagoak blai
fa#m
aideratuz hiru elai.
   laM7      re M
Ostadarraren harian dira
siM7            mi m laM7              re M                    
hirurak pausatu nahi, hirurak pausatu nahi.

Larrosak dira gorriak
edo bestelan xuriak.
Hagitzez ederragoak dira
neskatilaren irriak, neskatilaren irriak.

Maldan behera urratsa
betiko bidean latsa.
Hodei ilunak gaua belzten du
udazkena da ez bedatsa, udazkena da ez bedatsa.

Usapalak ostantzean
huts bat badut bihotzeaan.
Zatoz maitea gure etxera
dostatzera arratsean, dostatzera arratsean.

Eder basoan haritza                      
haran aldean garitza.
Fruitu antzera ontzen da hemen
gizasemeen bizitza, gizasemeen bizitza.

Sagar gorriak dilindan
damea dago ganbaran
maite laztanez hartzeko eta
elkartzeko ohantzean, elkartzeko ohantzean.

Iluntasuna abailtzen da
luma galdu bat bezala
begiak uso, mingaina arana
zure bihotza ene aingura, zure bihotza ene aingura.

Hurrun gauhontzak uluka
zakur deslaiak zaunkaka.
Mende oso bat iraganen da
zure ondoan koblaka, zure ondoan koblaka.

2012-04-01


BERANDU DABILTZA

(Ruper Ordorika)


Hurrengo kanta honek urte batzu dituen arren, oraindik ere, nere gusturako, euskaraz egin den kanturik osoenetako bat izaten jarraitzen du. Bernardo Atxagaren hitz hauei Ruperrek maisuki jarri zien doinua "Ni ez Noruegako errege" (Elkar 1983) diskan argitaratu zelarik (duela 30 urte ia!!). Gustokoa dut abestiak hasieratik amaierara bitartean daraman progresio moduko hori, crescendo moduko batean, "Palazioak lurrera doaz, gartzeletako ormak pitzatu egin dira, Eta gu libro gabiltza, kaleetan, tirantezko galtza laranjaz jantzirik,libro, libro" horrekin amaituz.



(sarrera gisa, Otis Redding-en "Sitting on the dock of the bay")

re M  la M  re M  la M

re M          la M            re M           la M
Eguneroko bizitza ikatza bezelako labexomorroak
          re M   la M re M       la M
ixurtzen hasi zenian       etengabe.
re M             la M           re M
Otis Redding badiako kaian eseri zen
               la M         re M      la M
aireplano eroriei kantatzeko    blues bat.

re M             la M          re M
Ta sagarraren loreek su hartu zuten
            la M               re M  la M
eta niri odola hasi zitzaidan   sudurretatik
re M        la M            re M
baldosa zuriko komuna publikotan
                la M                 re M la M
pornografia irakurtzen ari nintzenean     love.

si m   mi M

re M                  la M                 re M
Eta alkimistek txosten bat eman zuten argitara
                   la M
plusvaliaren alde azalduz erabat.
       re M              la M               re M
Eta errestaurantetik bi homosexual bota zituzten
              la M             re M          la M
arrazoi komertzialak zirela medio,  zirela medio.

si m   mi M
re M            la M
Bakardadearen milaka kopia
       re M                 la M
inprimatu ziren neguaren atetan geundelako.
      re M
Eta ene osaba batek
    la M                re M
postale bat izkribatu zidan Stop
          la M        re M       la M
ene urtebetetzea zelako Stop.


re M                         la M
Eta bide batez bere seguruetxea
                      re M
kontseilatu nahi zidalako
                  la M
inoiz ez da jakiten noiz
      re M            la M
ta ene maitaleak telefonoa jo zidan
        re M          la M
kobre zaporeko maitasunez
           re M          la M
gauaren erdian, gauaren erdian.

re M  la M                       (8 aldiz kitarra soloa)

re M            la M         re M          la M
Eguneroko bizitza ikatza bezelako labexomorroak
          re M   la M  re M   la M
isurtzen hasi zenian    etengabe.

si m   mi M
si M               mi M
Gero ernari gelditu zen
                  fa#M               si M
ibaia zerutik atergabe jausitako espermaz.
si M               mi M                 fa#M
Alkandora arrosak moredunak zuriak gorri beltzak
                    si M
multikoloreak herrestan eramanez
si M        mi M
eta aste berean "ni puta bat naiz"
       fa#M                  si M         
oihuztatu zuen ezkontza despedidan, chanpagne.
si M           mi M                      fa#M
Olivetti batetan bere lehen gutun erromantikoa
                 si M
osatu zuen sekretaria lotsatiak.

la M             mi M                   si M
Eskaleek bazpare trapuzko etxiak jaso zituzten
    do#m      fa#M       
zubipian mitxeletak babesteko.
la M               mi M
Kattagorriek supermerkatuari
       si M
eraso zioten
            do#m          fa#M      
hei, altxa besoak non da intxaur kaxafuertea.


si M              mi M
Negua heldu zen azkenez
               fa#M              si M
eta antzerrek V bat egin zuten zeruan.
si M                mi M      
Dispensarioetan antitristezi pildorak

          fa#M    si M
banatu zituzten ugari.


la M              mi M             si M
Ejiptoko zazpi izurriteren edizio ugaldu
       do#m     fa#M
eta korrejitua usmatuz.
la M           mi M              si M
Zoriona gramoka saltzeari ekin zioten
     do#m          fa#M
trono aingeru eta kerubinek.

si M           mi M            fa#M
Birtute kardinalek igotze desnaturala
                  si M
eman zuten Erromako boltsan.
si M              mi M          
Mila liburu erregalatu zituzten bankuek
  fa#M             si M
ora eta bereziki labora lemapean.

la M                  mi M
Bainan alferrik zen berandu dabiltza
             si M  do#m        fa#M
ta ez dute ezer lortuko honez gero.
la M            mi M
Palazioak lurrera doaz
            si M    do#m       fa#M
gartzeletako ormak pitzatu egin dira,
la M               mi M
Eta gu libro gabiltza kaleetan,
       si M         do#m        fa#M
tirantezko galtza laranjaz jantzirik,
           si M
libro, libro.

2012-03-23


DESNUDAME, DESDUDAME

(Anari)

Honako abesti hau, Anarik bakarlari gisa ateratako Anari diskan (Esan Ozenki, 1997)aurki dezakegu. Oiloipurdia jartzeraino barneratzen den kantu zirraragarri hau, Anariren ahots-isilune-arnasketa-garrasien sentiberatasunaren adibide garbia da, letra eta melodia eder honi bizia emanaz. 

la m  fa M  sol M  la m  fa M  mi m       (berriz)

        la m         fa M       sol M
Argia itzaltzian zenbait gauza ikusten den lez
      la m         fa M         mi m
isiltzean esan nahi ez dena azaltzen
         la m        fa M     sol M
ta maiz zure ahoak isiltzen ditun hitzak
        la m   fa M       mi m la m
zure begiek oihukatzen dituzte.
       la m     fa M sol M
Zure begien zulora abailtzen naiz
          la m fa M        mi m
haiziak jotako txori bat le(ge)z
           la m       fa M  sol M
ta esaten duzun hori dena baino geixo
       la m      fa M      mi m
zure atzian nor izkutatzen den
            la m   mi m
jakin nahi nuke
      la m
jakin nahi nuke.
do M                        la m/fa
Etorri ta kenduizkiazu harropak,
                mi m
kenduizkiazu dudak,
            la m
biluztu nazazu.
    do M                              la m/fa
Hitzegin dezagun ezin esan daitteken hortaz
                       mi m
begi biluzik, begiratu elkar
    la m
badakizu...
     do M                 la m/fa
ezjakina beti izango dala nagusi hori gabe
                mi m
ezingo ginateke bizi...
do M                   la m/fa
Etorri ta kenduizkiazu dudak
            la m
biluztu nazazu.

2012-03-20


AMSTERDAN

(Jacques Brel / Xabier Lete)


Hasteko, azkena eskuratu dudan diskako kantu bat. 
"Xabier Lete Zuzenean, Errenteria 1999.IX.25 Azken Kontzertua" (A&M Kultur Promotora) diskan agertzen da Jacques Brel-en Amsterdam abestiaren euskarazko bertsio bikaina. Azken kontzertua izanik ere,  Xabier Lete ikaragarri bat agertzen da diska honetan, abesti bakoitzaren aurkezpen eta guzti. Diska osoa eta bikaina alde guztietatik begiratuta.Aurreko disketan agertzen ez diren abesti "ezezagun" ugariz eta ezagunagoak diren beste batzuez osatua.  


     sol m               re m
Amsterdango portuan mariñelak kantuz
      mibM            reM7
penak oihukatuz karriketan zehar.
      sol m              re m
Amsterdango portuan mariñelak lotan
      mibM       reM7        sol m
trapu zaharren gisan kanal bazterretan.
    sibM               fa M
Amsterdamgo portuan mariñelak hiltzen
     Sol m              reM7
zerbeza eta amorruz beterik barrenak,
      mibM                 re m 
baina Amsterdamgo portuan mariñelak esna
    mibM   reM7    sol m
itsaso urrunen ameste beroan.

Amsterdamgo portuan mariñelen janaak
mantel zurietan errai ederrenak,
haginak xurgatuz, fortunak gastatuz
ilargira begira puruak erreaz.
Bakailao usainez bazter denak beteak
eskuekin irentsiz zati koipetsuak
jeikitzen dira farrez eta hitzen zarataz
bragetak hertsirik, guztiz mozkortuak.

Amsterdamgo portuan mariñelak dantzan
sabelak igurtziz puten sabeletan,
salto ta jiraka, gapoak boteaz,
akordeoi zaharren musika hautsian.
Lepoak okertuz algara eroan
soinua azkenik isiltzen den arte,
orduan zuurki, begirada fierraz,
birao eginaz zerura begira.

Amsterdango portuan mariñel hordiak
arnasgabe edaten zerbeza gorriak,
puten osasunez topadak eginik
Hamburgo, Amsterdam, portu guzietan.
Edaten dutelarik beren damen ondran
urretan ordainduz larrua jotzean,
gero mukiak kenduz izarrei begira
“ils pissent comme je pleure
Sur les femmes infideles”.

     sol m               re m
      mibM            reM7

Amsterdango portuan, Amsterdango portuan
Amsterdango portuan…
SARRERA GISA

Honako blog honetan zenbait euskal abesti ezagun eta ez hain ezagunen hitzak aurkituko ditugu,  kitarraren laguntzaz kantatuak izan daitezen akorde batzuekin hornituak.
Asmoa, kantu hauen inguruan kontutan aritzea besterik ez da, bakoitzak abestiari buruz izan dituen bizipen eta pentsakizunak agertzeko. Ezinbestekoa beraz, guztion elkarlana.