2012-04-02


SORTERRIKO KOBLAK

(Mikel Laboa)

Joseba Sarrionandiaren Kopla eder hauek Mikel Laboaren "6" izeneko diskan (Elkar 1985)jasoak izan ziren. Maitasun kanta ederra inondik inora, melodia diztiratsuaz jantzia,eta Laboaren ukitu pertsonal eta transferitu-ezinarekin.


re M
Oihaneko pagoak blai
fa#m
aideratuz hiru elai.
   laM7      re M
Ostadarraren harian dira
siM7            mi m laM7              re M                    
hirurak pausatu nahi, hirurak pausatu nahi.

Larrosak dira gorriak
edo bestelan xuriak.
Hagitzez ederragoak dira
neskatilaren irriak, neskatilaren irriak.

Maldan behera urratsa
betiko bidean latsa.
Hodei ilunak gaua belzten du
udazkena da ez bedatsa, udazkena da ez bedatsa.

Usapalak ostantzean
huts bat badut bihotzeaan.
Zatoz maitea gure etxera
dostatzera arratsean, dostatzera arratsean.

Eder basoan haritza                      
haran aldean garitza.
Fruitu antzera ontzen da hemen
gizasemeen bizitza, gizasemeen bizitza.

Sagar gorriak dilindan
damea dago ganbaran
maite laztanez hartzeko eta
elkartzeko ohantzean, elkartzeko ohantzean.

Iluntasuna abailtzen da
luma galdu bat bezala
begiak uso, mingaina arana
zure bihotza ene aingura, zure bihotza ene aingura.

Hurrun gauhontzak uluka
zakur deslaiak zaunkaka.
Mende oso bat iraganen da
zure ondoan koblaka, zure ondoan koblaka.

No hay comentarios:

Publicar un comentario